Identitate Kolektiboen Ikertegia (IKI) gizarte garaikideetako identitatearekin lotutako kontuei buruz ikertu eta hasunartzen duen talde bat da. Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatearen Soziologia eta Gizarte Langintza sailean du egoitza, eta hari lotuta daude ikergunearen kide gehienak. Haietako asko, halaber, Espainiako eta kanpoko erakunde akademiko prestigiotsuetara adskribatuta daude. IKI 1994an fundatu zen eta, 1996az geroztik, Gizarte-zientzietan kontsolidatutako eta errendimendu handiko ikerketa-talde gisa kalifikatu da.
Ekimen hau Sociologia Nazioarteko Elkarteko (ISA) Mugimendu Sozialak, Ekintza Kolektiboa eta Gizarte Aldaketari buruzko Ikerketa Batzordeak (RC48) gidatzen du, CEICen egoitza duena.
MINECO proiektua, Europako eta Latinoamerikako praktika sozioekologikoen arrazoiak, ezaugarriak eta eraginak aztertzen dituena, Benjamín Tejerinak zuzendua eta CEICen egoitza duena.