Ignacia Perugorríak eta Joseba García Martínek “Redes transnacionales antiderechos” argitaratu dute Revista de Estudios Sociales-en

Redes transnacionales antiderechos: movilización contra la eutanasia en España y en América Latina

Joseba García Martín & Ignacia Perugorría

DOI: https://doi.org/10.7440/res94.2025.09

Ikerketa honetan, eskuin muturreko gizarte-mugimenduei buruzko literaturari ekarpena egin nahi zaio, gutxi esploratutako aktore batean arreta ipiniz, zeinak nazioartean garrantzi handia duen politika moralen aurkako posizionamendu eta diskurtsoen sorreran —dibortzio eta abortutik hasita, lagunduriko ugalketa eta LGTBIQ+ komunitateen eskubideetaraino—. Horretarako, Espainian eta Latinoamerikan inspirazio katolikoa eta ideologia neokontserbadorea (OLIC-N) duten erakunde laikoen artean sortzen diren eskubideen aurkako sare transnazionalak aztertzen dira. Azterketa, eutanasiaren aurkako mobilizaziora mugatzen da, eta praktika hori 195 herrialdetako 15etan legeztatu da, besteak beste, Espainian, Kolonbian eta Ekuadorren. Babes sozial zabala izan arren, eutanasia oraindik ere “blokeo politiko” nabari baten mende dago mundu mailan; haren legalizazioa da, beraz, gobernu aurrerakoiek eta heriotza duinaren alde borrokatzen duten erakundeek lortu beharreko “muga berria”. Erlijioaren soziologiaren ekarpenak eta gizarte-mugimenduei buruzko azterketak konbinatzen dituen artikulazio teoriko batetik abiatuta, zein datu etnografiko eta bigarren mailako datuen azterketa integratzen duen metodo anitzeko ikerketa kualitatibo batean oinarrituta, artikulu honetan Espainiako OLIC-N moderatu eta erradikalen eutanasiaren aurkako errepertorioen eta interpretazio-esparruen; Espainian Eutanasiaren Legearen aurka borrokatzen duten erlijio-erakundeen eta politiken rolen; eta Latinoamerikan OLIC-N erakundeak jokabidearen eta ideiaren elementuak hedatzearen eta birjabetzearen inguruan berri ematen da, non praktika hori legeztatzearen inguruko eztabaida sozial eta parlamentarioak sortzen hasi diren. Ikerketa, eskubideen aurkako sare transnazionalak aztertzen lehenengoa da eta haren egituraren inguruko froga enpirikoak mahaigaineratzen ditu; hala nola, askotariko testuinguru soziopolitikoetan, baina aldi berean elkar-lotuta daudenetara egokitzeko duen gaitasun estrategikoaren ingurukoak ere.

Hitza gakoak | eskubideen aurkako eremua; eutanasia; eskuin muturra; gizarte-mugimenduak; neokontserbadorismoa; politika moralak