“Gizarte-aldaketa, subjektibotasun- eta identitate-forma emergenteak gizarte garaikidean” IT-1469-22 (GIC21/63)
Euskal sistema unibertsitarioaren A motako Ikerketa-talde kontsolidatua
Ikerketa-taldea 1993 hasi zen jarduten eta 1955ean Identitate Kolektiboen Ikertegia (IKI) sortu zen. Orduz geroztik, taldea etengabe aritu da ikerkuntzan eta irakaskuntzan, eta 1997tik Euskal Sistema Unibertsitarioak aitortzen duen Ikeketa-Taldea da.
Gaur egun, taldeak “Gizarte-aldaketa, subjektibotasun- eta identitate-forma emergenteak gizarte garaikidean” gaia du ardatz. Interes hori honako jarduera-esparruetan zehazten da:
- hausnarketa teoriko bat une honetako egoerari buruz, jarduera akademikoen (mintegiak, jardunaldiak, kongresuak) programa zabal baten esparruan;
- ikerketa-sorta bat prekarizazio- eta zahurgarritze-prozesuei buruz, baita testuinguru honetako figura emergente batzuei buruz ere;
- heziketa-agenda bat tresnei eta esparru analitikoei buruz bai haren kideei dagozkien sailen master- eta doktoretza-programen bidez bai ikertzaileen prestakuntza-programa espezifiko baten bidez;
- emaitzak jakitera ematea xede izatea hainbat eztabaida-forotan, izan akademikoak izan ez akademikoak, eta nazioarteko zein diziplinarteko jarduera akademikoak antolatzea.
Ikerketa-taldea ikertzaile iraunkor, ikertzaile kontratatu (bekadunak edo kontratudunak) eta kanpoko laguntzaileen ekipo batez osatua dago. Taldeak nazioarteko kontaktu eta kolaboratzaileen sare zabala du, eta doktoratu aurreko ikertzaileak, doktoratu ondorengoak eta Ikerbasquekoak jasotzen ditu, baita ikertzaile bisitariak ere. Taldeko kideek era aktiboan parte hartzen dute ikerketa-proiektu nazional eta internazionaletan.