“ISLAMAREN, ZIENTZIAREN ETAGENEROAREN ARTEKO ELKARGUNEAKUGALKETA-OSASUNEAN EUROPAN” hitzaldia Rosa Martínez-Cuadrosen eskutik

20/05/2026 12:00 Formato híbrido (CEIC-IKI, Seminario 3.24, Facultad de CC.SS y de la Comunicación, Leioa + Teams) CEIC Rosa Martínez-Cuadros 

“ISLAMAREN, ZIENTZIAREN ETAGENEROAREN ARTEKO ELKARGUNEAKUGALKETA-OSASUNEAN EUROPAN”

Datorren maiatzaren 20an egingo den hitzaldi ireki hau partekatu nahi dizuegu. Saioa CEIC-IKIren eta FESeko Erlijioaren Soziologiako 16. ikerketa-batzordearen mintegi iraunkorraren barruan antolatu da, “Sekularizazioa, aldaketa sozio-kulturala eta subjektibotasun erlijioso berriak” zikloaren baitan.

Hitzaldia Rosa Martínez-Cuadros doktoreak emango du (Oslo Metropolitan University, OsloMet), Marie Curie doktoretza-osteko ikertzaileak. Europako ugalketa-osasunaren esparruan islamaren, zientziaren eta generoaren arteko elkarguneak izango ditu hizpide; gaur egungo erlijioaren eraldaketak, ezagutza aditua eta gorputzaren inguruko politikak pentsatzeko gai bereziki interesgarria.

Lotura: https://teams.microsoft.com/meet/381373341998892?p=jU82qipbqIcz6qCGQa