Atmosfera Lab Bisuala

Atmosfera Lab Bisuala irudiarekin, soinuarekin eta etnografiarekin esperimentatzeko leku bat da. EHUko HEFA I Fakultatean kokatua, laborategi honek, lan egiten duen inguruneen dimentsio material eta estetikoari arreta jartzen dien antropologia sustatzen du. Gainera, artea eta zientzia uztartzeko modu konprometituei buruzko tailerrak, mintegiak eta topaketak proposatzen ditu.

2024ean sortua, HAU-taldeak hasitako egitekoari jarraipena ematen dio, zeinak, 2009 eta 2015 artean, ekoizpen dokumentalari akademian leku bat egiteko lan egin zuen. Unibertsitate barne, zein kanpoko talde, diziplina, kolektibo, organizazio eta instituzioen arteko hausnarketarako, kolaboraziorako eta esperimentaziorako bilgune bihurtzea du xede.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) GAIT – Gizarte Aldaketa Ikerketa Taldeko kidea da, zeina, Centro de la Identidad Colectiva-ra (CEIC) lotuta dagoen, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Leioa) kokatzen dena.

Helburu nagusiak, ikusentzunezko ekoizpenaren dimentsio etiko, estetiko eta kontzeptualean sakonduz, izaera praktikoko eta hausnarketarako proiekzio, mintegi eta tailerrak antolatzea; interes zientifiko, artistiko eta sozialeko materialak sortzea; eta unibertsitate barne eta kanpoko eragileekin kolaborazioan, ezagutza ireki eta ingurumen osasuntsu eta proiektu emantzipatzaileak sustatzea dira.

Momentuz, ANKULEGI, Euskal Antropologia Elkartearekin; NAFA, Antropologia Bisualeren Elkarte Nordikoarekin; VAAL, Vienako Unibertsitateko Antropologia Bisualaren Laborategiarekin; EMB, Bernako Unibertsitatekoarekin; HIRUKI FILMAK, zinema-independentearen produktorarekin; eta FORESTA COLLECTIVE, ikerketa-independenterako espazioarekin kolaboratzen du.