Ignacia Perugorríak “Horizon Europe Pump-Priming Collaboration between UK and EU Partners 2026” beka irabazi du

Ignacia Perugorría eta Camilo Tamayo Gómez (University of Huddersfield, Erresuma Batua) Erresuma Batuko Gobernuaren Department for Science, Innovation and Technology erakundeak finantzatutako grant baten onuradunak izan dira; zeina, The British Academy-k bultzatutako deialdi baten barruan kokatzen eta The Royal Society, Academy of Medical Sciences eta Royal Academy of Engineering erakundeen laguntza ere jasotzen duen. The British Academy gizarte-zientzietarako eta humanitateetarako akademia nazionala da, eta ikertzaileei zein ikerketa-proiektuei laguntza eta inbertsioa eskaintzen die bai Erresuma Batuan bai nazioartean.

Deialdi honen helburua, Erresuma Batuko erakundeek gidatutako nazioarteko lankidetza bultzatzea (pump prime) da, zehazki, Europar Batasuneko eta Elkartutako Estatu zein herrialdeetako ikertzaileekin osatutako partzuergoaren bidez. Helmuga, Horizon Europe programa-esparruan etorkizunean aurkeztuko diren proposamen lehiakorretarako oinarriak ezartzea da. Deialdia diziplina guztiei irekita dago, besteak beste, ingeniaritzari, natur-zientziei, osasun- eta medikuntza-zientziei, humanitateei eta gizarte-zientziei.

Ignaciak eta Camilok aurkeztutako proiektuaren izenburua honakoa da: “Bodies, Memories, and Technologies of Justice (BMTJ): Citizen-Led Transmedia and Forensic Strategies for Post-Conflict Reconstruction in Colombia, the US/Mexico Border and the Basque Country”.