Ignacia Perugorríak eta Joseba García Martínek “Narrativas ecopopulistas y militancia juvenil de nueva extrema derecha” argitaratu dute Recercan

Narrativas ecopopulistas y militancia juvenil de nueva extrema derecha: la movilización de Revuelta en el marco de la catástrofe de Valencia

Ignacia Perugorría eta Joseba García Martín

DOI: https://doi.org/10.6035/recerca.8588

Artikuluak, Revuelta gazte antolakundeak Espainian 2024 urte amaierako tanta hotzak eragindako uholde suntsitzaileen ondorengo mobilizazioetan izan zuen papera aztertzen du. Hondamendi horrek narratiba ekosozialistak ikusarazi zituen, eta, ondorioz, gero eta polarizazio handiagoa sortu zuen klimaren eta gizarte eta ingurumenaren auziaren inguruan. Eskuin mutur berriko gazteria politizatzen zuen bigarren ekitaldi handia ere izan zen. Bertan, Revueltak laguntza humanitarioa gehitu zion bere mobilizazioari, Azaro Nazionala deiturikoan hasi zena urtebete lehenago. Diseinu kualitatibo multimodala erabiliz, marko diskurtsibo, emozional eta bisualak aztertzen ditugu, baita Revueltak testuingutu honetan garatutako errepertorioak ere. Gure ustez, hondamendiaren testuinguruan, Revuelta diskurtso eta aktibismo multi-issue bat garatzen ari da, zeinak (1) eskuin muturreko ohiko mugetatik kanpo dagoen gazteria patriotikoa interpelatzen duen; eta (2) pandemian estigmatizatutako Espainiako gazteriaren irudi publikoa birnegoziatzen saiatzen den.

Hitz gakoak: gazteria, eskuin mutur berria, ekotonismoa, hondamendia, errepertorio brigadista