Desbideratzearen Soziologia

Desbideratzearen Soziologia

curso 2020-2021 > 2º cuatrimestre Facultad de Derecho/Dpto. de Sociología y Trabajo Social. Campus de Gipuzkoa EHU/UPV Diego Carbajo Padilla Asignatura Obligatoria de Grado en Criminología (3er curso/castellano-euskera/6 créditos)

Desbideratzearen Soziologia irakasgaia, Soziologiarako Sarreraren jarraipena da. Honetan, Soziologiaren Sarreran landuriko errealitatearen dimentsio sozialean sakonduko da kriminologiarentzako berebiziko garrantzia duen Desbideratzearen kontzeptuan murgilduaz.


Desbideratzeak zirraragarria izateko potentziala dauka. Beste lekuetara bidaiatzen dugunean, baina baita gure herrien ere, geureen ezberdinak diren ohiturak aurkitzen ditugu. Honen arabera, geroz eta leku gehiagotara bidaiatuz gero arreta edo eta nahasmena sortzen diguten esperientzia gehiago topatzeko probabilitate handiagoa izango dugula esan nahi du.

Aurkikuntza soziologikoa desplazamendu geografiko gabeko txoke kultural bezala deskribatua izan da. Beste lekuetara bidaiatzen duten bidaiarien modura, beraienak ez diren ohiturak ikusterako garaian, ezagunak zaizkigun gertakariak beste modu batean begiratuz gero, harridura, desorientazioa edo eta urduritasuna ere sentitu ditzakegu. Txoke kultural honek etnozentrismo handiagoko batetara eraman gaitzake. Honela, zera esan geniezaioke geure buruari: “guk ez dugu halakorik sekula egingo”, “gaixo, ero, edo burutik jota behar genuke egon”.


Hala ere, zentraltasun honen kontra borrokatu behar gera ekintzaren testuingurua ulertu ahal izateko gure esku dagoen guztia eginaz. Ulertu behar dugu, jendeak txakurrak, zaldiak, ardiak, sugeak, edo bestelako animaliak jaten dituzten gizarte baten gizarteratuak izan bagina, hauek guretzako ere “jaki” paregabeak izango liratekeela.


Desbideratzea txoke kulturala sor lezaken zerbait bezala ikusi ahal izateak, baina hau berez ez ona ez txarra ez dela aitortzea erabakigarria da. Edozein herritan dena delako portaera aztertu dezakegun moduan, “etxean” ere egin dezakegu desbideratzea aztertzerako garaian, aldakorrak diren harreman sozial eta esanahi kulturalen parte ere diren heinean. Horregatik hain zuzen ere, gure helburua portaeraren testuingurua, eta zer dela eta modu batean ala bestean definitzen eta ebaluatzen den modu konkretu batean ulertzea delako, ez dugu denbora askorik igaroko desbideratzea anormala ala gaixoa den, edo eta zuzenketa eta sendakuntza behar dituen diskutitzen. Hauek galdera oso garrantzitsuak dira beste pertsona batzuentzako baino ez soziologoentzako. Txakur haragia, behiarena beharrean jatea anormala edo eta gaixoa dela baieztatzea etnozentrikoegia izango litzatekeen moduan, etnozentrikoegia litzateke ere sustantzia batzuk (marihuana esaterako)kontsumitzen dituzten pertsonak, beste sustantzia batzuk (tabakoa edo eta alkohola esaterako) kontsumitzen dituzten pertsonak baino anormalagoak ala gaixoagoak direla baieztatzea . Desbideratzea, ia bere forma guztietan, gizarte guztien ezaugarri normal bat da eta, hargatik, desbideratzea gaixotasunarekin edo eta anormaltasunarekin parekatzearen tentazioaren kontra borrokatu behar gera. Desbideratze mota batzuk honekin ohituak ez dauden pertsonak eskandalizatu ahal ditu, baina honek ez du esan nahi, derrigor, desbideratzea normalitate ezaren edo gaixotasunaren sinonimoa denik.
Desbideratzearen gaineko teoriak denboran zehar eboluzionatu egin dute. Bere hastapenetan, ikusi ahal izango dugun moduan, lehen perspektibak desbideratuen, eta desbideratzearen, berezko ezaugarrien inguruko sinesmenetan oinarritu ziren, hauek, modu natural batean beren kontrako “normalengandik” argi desberdintzen zirela uste zutelarik. Honen arabera, beraz, desbideratzea jende anormalak egiten zuena zela pentsatzen zen. Denboran poderioz, arreta arauetan, etiketetan eta erreakzio sozialetan jartzen joan zen. Desbideratze soziala, gizarte anitz baten bizitza kudeatu (edo eta ezabatu)nahi zuen gizarte kontrolak berak sorturiko ezaugarri erregular bezala ikusia izatera iritsi zen.


Honela, laburki, desbideratzearen kontzeptuak desberdintasun sozialaren, gizarte gatazkaren eta desadostasun sozialen ondorio diren errealitate konplexu, erlazional, dinamiko eta problematikoen eraikuntza sozial izaera biltzen duela iruditzen zaigu eta, hargatik, definizio bakar, estatiko edo eta ortodoxo bat ematen saiatzea zaila bezain antzua litzateke. Zentzu honetan, desbideratzearen soziologiak planteatzen digun erronka, eta aldi berean gonbitea, ez litzateke desbideratzearen inguruko taxonomiak sortzea, konplexua den errealitate bat gure kontzeptu propio eta muga epistemologikoetatik harantz joanda ulertzen saiatzea baizik.

gaiari eta irakasleari buruzko informazio gehiago