Diego Carbajo

Diego Carbajo

CEICeko kidea, Taldekide Taldearen kidea

Diego Carbajo Soziologian Doktorea eta Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da Gipuzkoako campusean. 2014-an defendatu zuen tesiarengatik Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako “Euskal Gizarte Errealitatea” sarietako accesita lortu zuen. Ordurik hona EHUko Soziologia 2 eta Gizarte Zientzien Didaktika Sailetan irakasgai anitz irakatsi ditu. 2017tik 2020ra bitartean, Eusko Jaurlaritzaren doktorego ondoko ikertzailea izan zen Australiako RMIT Unibertsitatean bi urteko ikerketa-egonaldia egin zuelarik. EHUko “Cambio social, precariedad e identidad en la sociedad contemporánea” ikerketa taldearen partaide denetik hainbat proiektuentan parte hartu eta kongresu ezberdin antolatu ditu.

Bere ikerketa-ildo nagusia gazteria, espazioa eta prekarietatea kontzeptuek egituratzen dituzte, eta honako gaien inguruko argitalpenentan islatzen da: EH-ko okupazio mugimendua (2007), gazteen lonja eta lokalen fenomenoa (2012), gazteen etxebizitza-trantsizioak (2014) eta gazteen ekintzailetzara bideraturiko politikak (2019).    Bere bigarren ikerketa-ildoak (aldizkakoa eta gutxi finantzatua) soziologiaren mugak tenkatzen saiatzen da, horretatik lan esperimentalagoak eratortzen direlarik: Sare Aktorearen Teoriaren oinarriturikoak (2018), euskal identitatearen inguruko arte-ekoizpenen analisia (2009) edo espezie-anitzeko etnografien (2021) inguruan.

diego.carbajo@ehu.es