Josu Ozaita

Taldekide Taldearen kidea - GAIT

Antropologia sozialean graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (2015, UPV). Juan San Martin 2015 beka irabazi zuen Jaime Altunarekin batera, Gau Beltza eta Halloween jaien inguruko ikerketa buruzeko. Itzalitako kalabazen berpiztea (2018, UEU) liburua publikatu zen. Antropologia masterra burtu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2017, UPV). Jose Miguel Barandiaran 2017 beka eman zieten Edurne Urrestarazu eta Josu Ozaitari, liburu formatuan publikatua izan zelarik ikerketa: Arabar errioxako enokultura sarea (2019, Arabako Foru Aldundia). Master amaierako lana ere liburu formatuan zabaldu zen: Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa (2020, UEU). Gau Beltza liburua publikatua izan zen, ikerketan oinarrituriko literatura ipuina (2020, Txalaparta). Lan akademikoez gain, bestelako ikerketak ere burutu ditu: Piparra liburua sortu zen Ibarrako piparraren inguruko ikerketan oinarrituta (2020, Ibarrako udala). Berastegin artzain kulturaren inguruko ikerketa burutu zuen: Be! Berastegiko artzaintzaren antropologia liburu forma hartu zuelarik (2022, Berastegiko udala). Hainbat aurkezpen eta artikulu ere burutu ditu.

josu.ozaita@ehu.eus