Albert Galvany

Albert Galvany

Albert Galvany doktorea (Bartzelona, 1973), 1997an lizentziatu zen Filosofian Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2000. urtean Ekialdeko Asiako Ikasketetan (Sinologia) Masterra egin zuen Paris 7 Unibertsitatean eta 2007an doktoretza amaitu zuen Granadako Unibertsitatean. Doktoretza ondoko ikertzaile gisa lan egin du École Pratique des Hautes Études (2008 – 2010), Friedrich-Alexander Universität (2010 – 2011), Cambridgeko Unibertsitatea (2011), Pompeu Fabra Unibertsitatea (2011 – 2013), Université Paris-Diderot (2014), eta Zientziaren Historiarako Max Planck Institutuan (2014). Halaber, zenbait monografikoren egilea da (bere lanik berrienen artean Figuras de la excepción en la China antigua: sabios, desviados y autócratas da, Editorial Trottak argitaratua) eta liburu kolektiboen editorea ere bada (berriena The Craft of Oblivion: Forget and Memory in Ancient China, New Yorkeko Unibertsitateak argitaratua). Antzinako Txinako historia intelektualari, Txinako pentsamendu klasikoari eta antzinateko filosofia konparatiboari buruzko bere artikuluak arlo horietako nazioarteko aldizkari akademiko nagusietan argitaratu dira; hala nola, Asiatische Estudien, Monumenta Serica, Dao: A Journal of Comparative philosophy, Philosophy East and West, Extrême-Orient Extrême-Occidente, Newsjournal of the School of Oriental and African Studies, T ‘oung Pao, eta Early China bezalakoetan. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filosofia Sailean dihardu irakaskuntza eta ikerketan.

Informazio gehiago eskuragarri hemen: Academia.

albert.galvany@ehu.eus