
Ikasgai honekin ikaslearen heziketa teoriko burutzen da. Modernitatearen krisiak sortarazi dituen eztabaidetan sakonduko da, hartara soziologiaren objektuaren berrirakurketa proposatzen duten zenbait teoria izango ditugu aztergai (soziologia sortzaileak, egunerokotasunaren soziologiak eta orohar soziologia mikroak). Soziologiaren subjektuaren berrikusketa izango da gaitegiaren bigarren atala, bertan soziologo batek garatu beharko lituzkeen zenbait ikuspuntu eta gaitasun jorratuko direlarik: erreflexibotasuna, konstruktibismoa, performatibitatea eta ezagutzaren izaera kokatua. Horretarako epistemologia feministei eta beste diziplina batzuekiko gerturapenei erreparatuko diegu.
gaiari eta irakasleari buruzko informazio gehiago