Lidia Montesinos Llinares

Lidia Montesinos Llinares

Lidia Montesinos Llinares doktorea Antropologian lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Filosofian lizentziaduna Valentziako Unibertsitatean. 2013an doktore-gradua lortu zuen,  IRALIKU’K Etnografía e historia de las relaciones de propiedad en Goizueta doktore-tesiarekin, Ignasi Terradas gizarte-antropologiako katedradunak zuzenduta. Bere ikerketa-ildo nagusia nekazaritza eta abeltzaintzako komunitateetan edukitza-harremanak dira, iraupen luzeko ikuspegi juridiko eta historikotik, eta arreta berezia jartzen du euskal-nafar eremuko antolaketa komunaleko moduetan. Arlo horretan, ingurumen- eta ekonomia-arazoak ere landu ditu, batez ere ikuspegi politiko batetik. Bere argitalpen ugarien artean,  La Antropología y los comunes. Una aproximación crítica a las formas de apropiación (Revista de Antropología Social Vol. 26 Núm. 2; 2017) monografikoa, Mireia Campanerarekin koordinatutakoa, nabarmentzen da. Artikulu eta kapituluen artean,  La antropología y el derecho ante los fenómenos posesorios: entre la comunidad y la propiedad (Revista de Antropología Social24, 53-81;  2015), La crisis del caserío vasco y del sistema de herencia indivisa (Martínez Zorrilla, David y Vial-Dumas, Manuel (coord.) 2017: Las múltiples caras de la herencia. Huygens Editorial.) eta Apoyo mutuo, economías solitarias y supervivencia sostenible (Narotzky, Susana (ed.) 2013: Economías cotidianas, economías sociales, economías sostenibles. Icaria Editorial: Barcelona) aipatu genitzeke.

Kultura-kudeaketaren esparruan lan egin du, eta erakusketa-proiektuak eta hainbat argitalpen egin ditu artista eta gizarte-kolektiboekin lankidetzan. Gainera, ikerketa-metodologiako eta idazkera akademikoko ikastaroak eman ditu UPV/EHUko Euskal Herriko Unibertsitateko Doktorego Eskolan, eta festen eta ondare ez-materialaren eremuko genero-berdintasunari buruzko antropologia aplikatuko hainbat ikerketa egin ditu. Horietatik hainbat argitalpen garrantzitsu eratorri dira: A Vindication of the Rights of Women. Equal Participation in Rituals in a Festival Context (Márquez Porras, R., Mazzola, R., Terradas Saborit, I. (eds) 2022); Vindicatory Justice. Ius Gentium: Konparative Perspectives on Law and Justice, (vol. 93 Springer) eta Vindications and Customs: Women ‘s Participation in Local Festive Rituals in Spain (Electronic Journal of Folklore, 2022).

Gaur egun, irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean.

Informazio gehiago eta argitalpenak ResearchGate eta Academian.

lidia.montesinos@ehu.eus