Isabella Gomez-O’Keefe
EHUko gainbegiralea: Ignacia Perugorría
Egonaldi mota: Doktoratu aurrekoa
Jatorrizko Unibertsitatea: University of Cambridge (Erresuma Batua)
Egonaldiaren iraupena: 2026/06/01etik 2026/07/31ra
Isabella Gomez-O’Keefe Soziologiako doktoregaia da Cambridge Unibertsitatean eta Stamps Scholar Queens’ Collegen, Hazem Kandil doktoreak zuzenduta. Aurretik, MPhil bat lortu zuen Soziologia Politikoan Cambridge Unibertsitatean; Nazioarteko Arazoetan eta Segurtasun Ikasketetan lizentziatura Georgiako Unibertsitatean; eta bi egonaldi egin zituen ikasle bisitari gisa Keble Collegen, Oxfordeko Unibertsitatean, non Nazioarteko Gatazkan ikasketak egin zituen. Halaber, Centre for Information Resilience zentroan lan egin du, identitateetan eta gorroto-diskurtsoetan oinarritutako desinformazioa ikertzen, baita Estatu Batuetako Estatu Departamentuan ere, non Ekialde Ertaineko politikari buruzko ikerketa egin zuen.
Isabellak soziologiaren, komunikazio politikoaren eta psikologia sozialaren arloetan diziplina arteko ikerketa garatzen du, bereziki Estatu Batuetako politikan. Egungo proiektuaren ardatza “etsaiaren irudiak” barne gatazka politikoaren garaian sare sozialetan nagusi den diskurtso politikoan kokatzea da, azken bost urteetan Estatu Batuetan izan diren hauteskundeak eta mugimendu sozialak berariaz aztertuz. Bere ikerketa etsaiaren irudiei eta enkoadraketa soziokognitiboei buruzko aurretiazko lanetan oinarritzen da, horien artean: YouTubeko eskuineko erretorika eta AEBetako Kapitolioaren matxinada. Donald Trump presidente ohiaren 2020ko hauteskundeen aurreko estrategia komunikatiboak Twitterren, eta Estatu Islamikoak Dabiq aldizkarian erabilitako erradikalizazio diskurtsiboko teknikak.
