Ainhoa Gutiérrez del Pozo

Ainhoa Gutiérrez del Pozo

Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea eta zinema zuzendaria, Arte Ederretan graduatu zen eta Zinema Dokumentaleko masterra egin zuen Buenos Airesko Zinemaren Unibertsitatean, hala nola, Lurralde modulua Huarte Arte Garaikideko Zentroan (Nafarroa). Antropologia bisualera hurbildu zen duela urte batzuk, eta zentral hidroelektriko baten barruan kokatutako zientzia-fikziozko film bat eraikitzeko prozesuari buruzko doktoretza tesia egiten ari da. Bere lehen lana, Medvedek (2019), euskal film labur onenen Kimuak katalogoan aukeratua izan zen, eta nazioarteko hainbat jaialditan proiektatua. Gaur egun, Olatz González Abrisketarekin batera zuzendutako bere lehen film luzea amaitzen ari da: Pizti bat agian, fikzioaren eta dokumentalaren arteko filma, Euskal Herriko mugetan dauden gizakien eta ugaztun handien arteko harremana ardatz duena. Gainera, beste artista batzuekin elkarlanean aritzen da arte garaikidea eta landa-mundua erlazionatzen dituzten lanetan. 2021ean, Arantza Santestebanek zuzendutako Liluraren kontra ikus-entzunezko piezan parte hartu zuen, Landarte programaren barruan, eta, Eli Pagolarekin batera, Ta argiya iñ zan (2023) erakusketa egin du, Urumea haraneko zentral hidroelektrikoen inguruan.

ainhoa.gutierrezd@ehu.eus