Proiektuak Diseinatu eta Egitea

Proiektuak Diseinatu eta Egitea

curso 2020-2021 > 2º cuatrimestre Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación/Dpto. de Sociología y Trabajo Social. Campus de Bizkaia EHU/UPV Cristina Blanco Asignatura Obligatoria de Grado en Sociología (3er curso/castellano/6 créditos)

Politologo eta soziologoen zereginetan topa daitekeen urrats garrantzitsu bat ondokoa da: giro akademiko zein profesionaleko ikerketa-proiektu edo egitasmoak diseinatu eta ongi burutzea. Bide horretan, ikasgai honek abiapuntu du ikasleek metatu duten jakintza “Gizarte eta Politika Ikerketetarako Sarrera”, “Gizarte Ikerketa Kualitatiboa” eta “Gizarte Ikerketa Kuantitatiboa: Inkesta eta Bigarren Mailako Datuak” bezalako ikasgaien bitartez. Aurrerapauso bat gehiago eman asmoz, une honetako helburua ikasleak ikerketa proiektu mota aipagarrienak osatu ahal izateko beharrezkoa den ezagutzaz jabetzea izango da. Horrela, ikasleak gai izango dira giro akademiko zein profesionaleko ikerketetarako proiektu edo egitasmoak diseinatzeko eta burutzeko, ahalik eta modu metodologiko eta kontzeptual egokienean. Beste jomuga bat da, halaber, ikasleen gaitasun kritikoa areagotzea ikerketa egitasmoek duten diseinuaren egokitasuna balioesteko. Bide horretan eduki teorikoak eta beraien erabilera aplikatua txertatuko dira, asmo horrekin diseinu mota ezberdinetako adibide errealez baliatuz.

gaiari eta irakasleari buruzko informazio gehiago