Asier Montero
GAIT · Gizarte Aldaketa Ikerketa Taldea
Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofian graduatua, Madrilgo Unibertsitate Complutense-an ‘Filosofiako Ikasketa Aurreratuen Masterra’ egin zuen. Eusko Jaurlaritzaren Doktoretza aurreko bekaren onuraduna da eta Miguel de Unamunoren filosofiaren inguruko tesia garatzeko asmoa du. Gaur egungo bere ikerketak ‘barne-historia’ kontzeptu unamunotarraren ingurukoak dira, baina bere intereseko gaiek etika, estetika edo hausnarketa teologikoarekin zerikusia duten gaiak hartzen dituzte.
