Iñigo Galzacorta
Filosofian doktorea UPV/EHUan (2009), Modernidad, filosofía y metafilosofía en Heidegger izeneko tesiarekin. Beiträge zur Philosophie-en inguruko analisia izan zen honakoa. Gaur egun UPV/EHUko Filosofia Saileko irakaslea da, eta bertan “Metafisika I”, “Metafisika II” eta “Filosofia garaikidearen oinarrizko lanak” irakasgaiak irakasten ditu Filosofiako graduan. Era berean, “Teknologiaren filosofia: artefaktuak, humanismoak eta ingurumena” irakasgaia ematen du Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia masterrean (UPV/EHU) eta “Zientzia eta zibilizazioa mundu global batean” irakasgaia Filosofia mundu global batean, Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoko masterrean (UPV/EHU & UASD). Bere ikerketa bi problematikaren inguruan garatu da: alde batetik, XX. mendeko filosofian iraganeko testu filosofikoen irakurketa eta interpretazioak izan zuten eragina izaera metafilosofikoko gaiekin uztartuz; eta bestetik, bere ikerketak modernitatearen analisiaren eta garai honek bere burua ulertzeko erabiltzen dituen narratiba eta kategorien arazoari helduz. Testuinguru horretan, teknologiarekin lotutako kategoria batzuek, hala nola kalkulu, nagusitasun eta kontrolekoek, modernitatearen autoulermen horretan izan duten papera aztertu du, baita garapen teknologikotik eratorritako dinamika batzuek kategoria horiek zalantzan jartzeko eta mugak mahaigaineratzeko duten gaitasuna ere.
