Eduardo Apodaka
Soziologian doktorea (1999) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte Psikologia Saileko irakasle agregatua. Ikertzaile gisa egin duen ibilbidean hiru arlo jorratu ditu, batez ere, Gizarte Psikologiatik: boterearen eta legitimazioaren psikologia soziala, gizarte garaikideko psikologizazio-prozesuak, eta hizkuntza-identitate minorizatuen estatusa eta balioa euskal kasuan. Gainera, Filosofian autonomia pertsonala, modernitatearen subjektua edo agentzia politikoaren eraikuntza landu ditu. Ikerketa horien emaitza dira honako liburu hauek, artikulu ugariz eta lan kolektiboetako kolaborazioez gain: Komunikazioaren Gizarte Psikologia (UEU; 2004), El poder en busca de autoridad (Mikel Villarreal, Educa, Alacant, 2009), Norberaren autonomia krisian (Pamiela, Pamplona, 2012), Identitatea eta anomalia (Pamiela, Pamplona, 2015), Subjektuaren zainak eta adarrak. Subjektua Mendebaldeko filosofia hegemonikoan, Modernitatetik Globalizazio ostera (UEU; 2024).
Informazio gehiago hemen
