Identitate Kolektiboen Ikerketa Zentrua (CEIC) EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailari atxikituta dago (Bizkaia Kanpusa) eta 1997az geroztik GAITen egoitza da. Benjamín Tejerinak zuzentzen du, eta Ignacia Perugorría zuzendarikide gisa aritzen da.
CEIC da International Sociological Association (ISA)-ren RC48 Social Movements, Collective Action and Social Change ikerketa-batzordearen egoitza, eta ISAren RC48 eta RC47 ikerketa-batzordeekin lotutako New Far Rights Global Research Network sarearen koordinatzailea.
CEICek hiru belaunalditako ikertzaileak biltzen ditu, eta bere kideek aktiboki gidatzen edo parte hartzen dute Europako, Estatuko eta Autonomia-Erkidegoko deialdiek finantzatutako ikerketa-proiektu lehiakorretan. CEICek maiz jasotzen ditu irakasle eta ikerlari bisitariak, doktorego-aurrekoak zein doktorego-ondokoak.
Joseba García Martínek gidatuta, CEICren Mintegiek proiektu propioen aurkezpen publikoak eta kanpoko ikertzaileen ekarpenak biltzen dituzte bi ziklotan: “Gizarte Mobilizazioa, Herritarren Partaidetza eta Herri Kultura” (L2) eta “Erlijioa, Politika eta Subjektibitateak Mugimenduan” (L1).


