Horizon Europe “Democratic Literacy and Humor”

Democratic Literacy and Humour (DELIAH) Rijksuniversiteit Groningen (Países Bajos); Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea; Univerzita Komenského v Bratislave (Eslovaquia); Georg-August-Universität Göttingen, Stiftung Öffentlichen Rechts (Alemania); Tartu Ülikool (Estonia); Stichting VJ Movement Foundation (Países Bajos) Carmelo Moreno (partner) Horizon Europe 2025 2025-2029

Helburua

Democratic Literacy and Humour (DELIAH), umoreak arte-adierazpenetan, kultura-espazioetan eta online zein aurrez aurreko foroetan duen eginkizun anitza aztertzen du, Europan parte-hartze demokratikoa eta prozesu demokratikoak nola indartu edo ahuldu ditzakeen identifikatuz.

DELIAHek bi helburu nagusi ditu:

(1) Diskurtso antidemokratikoaren ondorio kaltegarriei buruzko ikerketa —batez ere, plataforma digitaletan umore moduan zabaldutakoari dagokiona—, politika eta tresna praktiko zein hezkuntza-baliabide aplikagarrietan bihurtzea, diskurtso antidemokratiko horien ondorio negatiboak arintzera bideratuz. Ikuspegi praktiko horiek, aldi berean, «alfabetatze demokratikoa» deritzoguna indartzen lagunduko dute: hau da, Europar Batasuneko herritarrek eta erakunde erregulatzaileek gorrotozko edo umore iraingarrizko diskurtso-modu jakin batzuen ondorio antidemokratikoak identifikatzeko duten gaitasuna.

(2) Umorearen «kontradiskurtsoari» buruzko funtsezko ikerketa egitea. Horri esker, DELIAHk erretorika antidemokratikoa, gorrotozko diskurtsoa eta eduki diskriminatzaileak aurrez aurre jarriko dituzten umore-estrategiak garatu eta sustatu ahal izango ditu; eta, modu horretan, umorea diskurtso antidemokratikoari aurre egiteko tresna gisa erabiltzeko «jardunbide egokiak» ezarri ahalko ditu, baita prozesu demokratikoetan parte-hartze zabalagoa eta esanguratsuagoa sustatu ahalko ere.

DELIAHk, beraz, umorearen potentzial bikoitza aitortzen du. Lehenik eta behin, umorea agenda antidemokratikoak babesteko nola instrumentalizatu daitekeen ikertzen du; eta, horri erantzunez, kontzientziazioa areagotzeko, edukiak arautzeko eta kalteak arintzeko estrategiak proposatzen ditu. Bigarrenik, eta aldi berean, DELIAH umorearen paper positiboaz baliatzen da horrelako erretorikak indargabetzeko, parte-hartze demokratiko aktibo eta osasungarria sustatzen duten praktikak bultzatuz.

Laburbilduz, DELIAHk umoreak kaltea eragiteko duen potentzialaren eta testuinguru demokratiko batean sendatzeko duen gaitasunaren arteko oreka delikatua arakatu eta ezartzen du, Europako gizarte informatuago, erresilienteago eta parte-hartzaileago bati laguntzeko helburuarekin.