Ignacia Perugorría eta Camilo Tamayo Gómez (University of Huddersfield, Erresuma Batua) Erresuma Batuko Gobernuaren Department for Science, Innovation and Technology erakundeak finantzatutako grant baten onuradunak izan dira, The British Academy-k bultzatutako deialdi baten barruan, The Royal Society, Academy of Medical Sciences eta Royal Academy of Engineering erakundeen laguntzarekin. The British Academy gizarte-zientzietarako eta humanitateetarako akademia nazionala da, eta ikertzaileei zein ikerketa-proiektuei laguntza eta inbertsioa eskaintzen die bai Erresuma Batuan bai nazioartean.
Deialdi honen helburua da Erresuma Batuko erakundeek gidatutako nazioarteko lankidetzak bultzatzea (pump prime), Europar Batasuneko eta Estatu Elkartutako herrialdeetako ikertzaileekin osatutako partzuergoen bidez, Horizon Europe esparru-programan etorkizunean aurkeztuko diren proposamen lehiakorretarako oinarriak ezartzeko. Deialdia diziplina guztiei irekita dago, besteak beste, ingeniaritzari, natura-zientziei, osasun- eta medikuntza-zientziei, humanitateei eta gizarte-zientziei.
Ignaciak eta Camilok aurkeztutako proiektuaren izenburua honako hau da: “Bodies, Memories, and Technologies of Justice (BMTJ): Citizen-Led Transmedia and Forensic Strategies for Post-Conflict Reconstruction in Colombia, the US/Mexico Border and the Basque Country”.
