Ignacia Perugorría, Mora González Canosa (Universidad Nacional de La Plata, Argentina), Héloïse Nez (Université Paris Cité, Frantzia) eta Camilo Tamayo Gómez (University of Huddersfield, Erresuma Batua) izango dira Current Sociology aldizkarian argitaratuko den “New Horizons in the Social Dimensions of Climate Change, Climate Emergency, and Socio-Ecological Practices” izeneko zenbaki monografikoaren editore gonbidatuak.
Current Sociology Q1 mailako aldizkari akademikoa da, Web of Science eta Scopus datu-baseetan indexatua, SAGE argitaletxeak argitaratua, eta International Sociological Association (ISA) elkartearen aldizkari ofizialetako bat da. Zenbaki monografikoa 2027an argitaratzea aurreikusten da.
