Ornella Franco Bass

CEIC · Taldekide, GAIT · Gizarte Aldaketa Ikerketa Taldea

Ornella Franco Bass Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko doktoregaia da, halaber, Ikerketa Ereduak eta Arloak Doktoretza Programari matrikulatua.

Soziologian graduatu zen, eta Ezagutzaren eta Komunikazioaren Analisi Soziokulturalean masterra egin zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Gaur egun, I+G proiektuaren parte da: Construyendo la sociedad sostenible. Movilización, participación y gestión de prácticas socio-ecológicas (PID2021-126611NB-I00) deiturikoa eta, zeinak, errotze ekologikoaren kontzeptua (ecological embeddedness) aztertzen duen, eguneroko jardueren eta praktiken (hala nola kontsumoaren, mugikortasunaren eta bizitzeko moduen) dimentsio sozialak eta ekologikoak ikertzeko tresna gisa.

Bere ikerketa-lana Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Talentua Garatu, Erakarri eta Atxikitzeko Estatu Programaren Estatuko Prestakuntza Azpiprogramak finantzatzen du, Ikerketa Zientifiko, Tekniko eta Berrikuntzako 2021-2023 Estatu Planaren esparruan. Kontratu hau PRE2022-102585 laguntzaren zati bat da, eta MCIN/AEI/10.13039/501100011033 eta FSE+ek finantzatzen dute.


Bere prestakuntza- eta ikerketa-ibilbidean zehar, diziplina anitzeko lan-ildoetan murgildu da. Ildo horietan, Ipar globaleko identitate migratzaileak eta diasporikoak ikuspegi intersekzionaletik aztertzen dira, eta, horretarako, otredadea osatzen duten mugako dispositiboen azterketan sakondu da (hala nola gorputza, hizketa, mugikortasun soziala, generoa edo arrazakeria). Halaber, ekoizpen kultural eta artistiko digitala aztertu du, bereziki Latinoamerikako rap kontestatario feminista, antikoloniala eta arrazakeriaren aurkakoa, mugimendu sozialei eta eskubideen eta justizia sozialaren aldeko borrokei lotutako adierazpen estetiko eta politiko gisa ulertua.


Gaur egun, bere ikerketa bi ildo nagusitan garatzen da. Alde batetik, praktika sozioekologikoen esparruko hezkuntza-prozesuak aztertzen ditu, etorkizun jasangarrien eraikuntzan duten ahalmen eraldatzailea aztertuz. Bestetik, garraio-azpiegiturak eta horiek lurraldeekin duten harremana aztertzen ditu, hiri-soziologiaren ikuspegitik, sistema horiek hiri kohesionatuagoak eta iraunkorragoak eratzea nola erraztu edo mugatu dezaketen kontuan hartuta.

EKOIZPEN: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/1014609/detalle 

ORCID: https://orcid.org/0009-0000-7688-0057 

o.franco@ehu.eus