Papeles del CEIC aldizkariaren xedea identitate kolektiboaren forma garaikideen konplexutasun teorikoan eta aniztasun enpirikoan sakontzea da.
Urtean bi zenbaki argitaratzen ditu eta haietan artikulu orijinalak jasotzen dira, objektu konplexu honen ikuspegi, diziplina, estilo eta abordatze posibleen aniztasuna islatzen dutenak.
Haren atal nagusietan argitaratu diren lan guztiek itsu bikoitzeko prozeduraren bidezko ebaluazio-prozesua jarraitu dute.
Identitate Kolektiboen Ikertegiaren ikerketa-interesek Papeles del CEIC aldizkariaren edizio-erabakiak kokatzeko balio dute.
Papeles del CEICek gai hauei buruzko artikuluak argitaratu ditu:
- Gaur egungo identitatea eta haren krisia (politika, erlijioa, lana, generoa, komunitatea) artikulatzen dituzten erakunde sozialak.
- Identitatea ezagutzaren gizartean (gogoetazaletasun soziala, identitatearen euskarri materialak, teknologia…).
- Zentzu emergenteko eremu sozialak (sozialtasuna, kultura, gaztaroa, generoa, migrazioak, giza eskubideak).
- Ekarpen teorikoak identitate kolektiboaren soziologian.
Informazio gehiagorako, jo Papeles del CEIC aldizkariaren orrira.