1 Lehenengo lan-lerroaren ardatza gizarte-erakundeen krisia da, haiek baitira artikulatzen dutenak, makroiskuspuntutik, ordena, integrazio eta solidaritate soziala, eta, mikroikuspuntutik, bizitzaren zentzua eta identitate soziala:
- Estatu-Nazioarekin eta politika konbentzionalarekin lotutako krisia: globalizazio ekonomikoa, politikoa eta kulturala; mobilizatzeko eta erantzuteko modu berriak, jarduera politiko konbentzionalaren moduekin parekagarriak ez direnak.
- Tradizio katolikoko lurraldeetan instituzionalizatutako erlijioarekin eta sekularizazio-prozesuekin lotutako krisia.
- Laneko zentralitatearen krisia: lan-premiak murriztea, langabezia-maila altua, lan egiteko modu ez konbentzionalak.
2 Bigarren lan-lerroak zentzu emergenteko eremu sozialei erantzuten die. Haietan birdefinitzen dira identitate-erreferentzia sendoak eta iraunkorragoak edo ez hain iraunkorrak diren eta instituzionalizazio-maila ezberdina duten afinitate-sareak osatzen dira:
- Sozialtasunaren forma emergenteak: kontsumo-, aisialdi- eta sorkuntza-kulturaleko jarduera ez iraunkorrak, generazioen arabera bideratuak eta gaur egungo gizartearen logika konstitutibotik kanpo daudenak.
- Kultura eta ekintza politikoaren forma ez tradizionalak: gizarteak parte-hartzeko eta politika mugiarazteko forma berriak, politikoa denaren zentzua nabarmen aldatzen dutenak.
- Identitatea sortu eta kudeatzeko agertokiak, agertoki batzuetan sozialtasun hutseko harremanetan adierazten direnak, besteak beste, gauean, nomadismo urbanoko zenbait formatan, kontsumorako espazio batzuetan eta ondare kulturalaren forma jakin batzuetan.
3 Hirugarren lan-lerroak gizarte gogoetatsuetan ezagutzaren, identitatearen eta aldaketa sozialaren artean sortzen den harremanari erreferentzia egiten dio. Hortaz, gure interes nagusiak identitatea zenbait eragileren ondorioz nola aldatzen den ikertzean datza. Honako eragileak aztertzen ditugu zehazki:
- Ikaskuntza-prozesu eta zentzuaren eraikuntza-prozesu berriak informazioaren eta komunikazioaren gizarteak deritzenetan.
- Ezagutzaren ekoizpena gero eta globalizatuagoak dauden testuinguru sozialetan eta produktu eta aktoreen mobilizazioa.
- Adituaren zentralitatea eta diskurtso tekno-zientifikoak (soziologikoa barne) bizitza sozialean.