Antolakuntza

IKIren egoitza Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) Soziologia 2 sailean dago.

IKIren egituraren buruan bere Lehendakaria eta Zuzendaria daude. Zentroaren kide gehienak UPV-EHUra afiliatuta dauden ikertzaileak dira, baina Espainiako eta kanpoko instituzio akademiko entzutetsuetara ere afiliatuta daude. Zentroak, halaber, hainbat ikertzaile bisitari hartzen ditu.

1997az geroztik IKI “Gizarte aldaketa, subjektibotasun- eta identitate-forma emergenteak gizarte garaikidean” izena duen Euskal sistema unibertsitarioaren A motako Ikerketa-talde kontsolidatuaren (IT1199-19) egoitza da.

Horrez gain, 2001etik aurrera, IKIk Papeles del CEIC. International Journal on Collective Identity Research aldizkari akademikoa argiataratzen du.

Zentroak antolatzen dituen jardueren artean IKIren Mintegien zikloa dago. Zikloan zentroko proiektuetan egindako aurrerapausoen eta eskuratutako emaitzak publikoki aurkezten dira. Mintegiek, gainera, IKIren ikerketa-lerroekin bat datozen gaietan aritzen diren kanpoko ikertzaileen aurkezpenak ere ekartzen dituzte.

Zentroa era transbertsalean antolatzen da bere kideek, Ikerketa-talde kontsolidatuko kideek eta kanpoko beste kide batzuek parte hartzen duten proiektuen bidez. Proiektu horiek jarduera propioak antolatzen dituzte, esate baterako, mintegi iraunkorrak eta nazioarteko konferentziak.