Maddi Mendibil Artetxe

Maddi Mendibil Artetxe

GAIT · Taldekide

Euskal Herriko Unibertsitatean filosofian graduatua (2020, EHU). Filosofia, Zientzia eta Balioak ikerketa-masterra amaitu zuen 2021ean (EHU-UNAM). Irakaskuntza Masterra amaitu zuen 2023an (UEU).

Gradu Amaierako Lana zein Ikerketa-Master Amaierako Lana zezenketaren kasuaren inguruan gauzatu ditu, alderdi etikotik helduz, lehenengoan eta alderdi poliltikotik, bigarrenean. Azken horretarako, Joxe Azurmendi Katedrak eskainitako beka jaso zuen, “Garai teknoindustriala eta indarkeria. Zezenketaren kasuaren analisi filosofikoa” MALa izanik emaitza.

Gaur egun, Filosofia, Zientzia eta Balioak doktorego-eskolako aurre-doktorea da EHUn. Bere doktoretza-tesia abere suharren hazkuntzaren eta haiekin egiten diren ikuskizunen baitan gorpuzten da. Kasu zehatz horri helduz, honakoak dira bere ezagutza-adar nagusiak: animalien eta naturaren ontologia desberdinak, kategoria-forma desberdinak, kategorien limiteak eta hibridazioak.

Argitalpenak-Aurkezpenak:

  • “Griceren adibide galdua. Esanahi naturalari buruzko probaren gabeziak.” Artikulua Gogoa aldizkarian. 2019
  • “Corrida de toros. Incompatibilidad ética, política y estética con la era tecnoindustrial. Su defensa como hecho insólito.” Komunikazioa, Congreso Mundial Taurino de Veterinaria. 2022.

maddimendibil@gmail.com