Irati Lafragua Salazar

CEICko kide ohia, Taldekide Taldearen kide ohia

Irati Lafragua Salazar ikusentzunezko komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2009). Ondoren, EiTBko albistegietan egin zuen lan, lehenengo errealizazioan Bilboko egoitzan, eta gero kamerari eta editore bezala Latinoamerikako korrespontsalian Bogotan finkatuta. Horrez gain, eta besteak beste, Londreseko Latimer Group ikerkuntza eta marketing agentzian lan egin du Eusko Jaurlaritzaren beka bati esker, Floridako Unibertsitatean egin du ingeleseko hiruhilabete bat, edo Afrika eta Asiatik bidaiatu du urte batez kooperazio proiektu ezberdinetan parte hartzen.
2016an bi urtetako master bat hasi zuen Ikusentzunezko Antropologian UiT The Arctic University of Norwayn. Bere tesia aitatasunari buruz egin zuen, idatzizko tesia eta ikusentzunezko pelikula baten bitartez. Orain bere doktoretza egiten ari da Balore Filosofia eta Antropologia Sozialaren sailean, Ikerketa ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan programaren barruan UPV/EHUko beka bati esker. Bere interesak aitatasuna, maskulinitatea, zaintzak eta embodimenten kontzeptuaren inguruan garatu nahi ditu, beti ere ikusentzunezko antropologiaren ikuspegitik.

irati.lafragua@ehu.eus