Soziologiarako Sarrera

Soziologiarako Sarrera

curso 2020-2021 > 2º cuatrimestre Facultad de Derecho/Dpto. de Sociología y Trabajo Social. Campus de Gipuzkoa EHU/UPV Diego Carbajo Padilla Asignatura Básica de Grado en Criminología (1er curso/euskera/6 créditos)

Soziologiara sarrera irakasgaia prestatuta dago ikasleak errealitatearen izaera soziala ezagutu eta ulertu dezan eta beraz, ikuspuntu soziologikoaren bitartez aztertzeko logikaren erabilgarritasunaren jabe egin dadin. Oinarrian, ikasleak ikerkuntza soziologikoan erabiltzen diren kontzeptu nagusiak, ikuspuntu garrantzitsuenak eta analisi teorikorako ereduak ezagutzea du helburu, hauek erakunde, prozesu eta aldaketa sozial desberdinak ulertzeko tresna izan daitezen.


Zentzu praktiko batean, ikaslea ezagutza teorikoak errealitate sozialaren azterketan erabiltzera bideratuko da, soziologiak bide hau lantzeko eskuragarri jartzen dizkigun tresna metodologiko eta teknikoen erabilpenean trebatuz. Zentzu honetan, egunerokotasunean presentzia nabaria duten egoerak eta tendentziak aztertuko dira datu kuantitatio zein kualitatiboak uztartuz eta erakunde sozial desberdinetan duten islada azpimarratuz, horien artean, familia, hezkuntza sistema, lan inguruneak, erlijioa, politika eta hiri-guneak.

Guzti honen asmoa, ikasleari Krimininologia Graduko Ikasketa Planaren baitan izaera eta eduki soziologikoak dituzten gainontzeko irakasgaiak jorratu ahal izateko oinarrizkoak diren ezagutza eta gaitasunak lantzea da, zehazki, Hirugarren Mailako Desbideratzearen soziologia eta Laugarren Mailako Delituaren eta zigor kontrolaren soziologia irakasgaietarako oinarri bait da.

gaiari eta irakasleari buruzko informazio gehiago