
Ikasgaiak euskal kultura ikerketa objetu, marko kognitibo edota gizarte eraikuntza gisa aztertzen du. XIX. mendean garatutako ikerlan eruditu zein folkloristak antropologiak euskal kulturarekiko garatutako interesa landuko da. Ardatz kronologiko bat jarraituz, lehenengo folkloristek egindako ikerlanak zein gizarte tradizionalen inguruan egindako lan klasikoak aztertuko dira, bereziki Humboldt, Aranzadi, Barandiaran edota Caro Barojak burututakoak. Gai ezberdinen artean, egile ezberdinek Euskal Herrian ematen ari diren aldaketa prozesuak nola aztertzen dituzten ikusiko da. Honi lotuta, aldaketa eta jarraikortasunaren gaia eta ardatz historikoak euskal kulturaren inguruan irudi bat osatzeko garaian duten papera landuko da.
gaiari eta irakasleari buruzko informazio gehiago